TALDE TERAPIAK

Udako oporrak bukatu berri dira eta urtero bezala, iraila hilabete bikaina da osasuna hobetzeko ekimenak martxan jartzeko. Zure osasunari hoberen datorkion ariketa mota erakutsiko dizun fisioterapia talde baten laguntza nahi duzu? Ez ezazu gehiago bilatu, Akiles Fisioterapeutasen zu laguntzeko prest gaude. Ondoren azalduko dizkizuegu ondorengo ikasturte honetan eskaintzen dizkizuegun talde terapiak.

Pilates

Hain ezagun bihurtu den metodo honek emaitza ikusgarriak erakutsi dizkigu gaitz ezberdinak dituzten pertsonen artean, bizkarreko arazoak pairatzen dituztenen artean batez ere. Akilesen 8 urte baino gehiago daramatzagu taldekako zein banakako Pilates saioak ematen. Gure web orriko Pilates atalean aurki dezakezue metodo honen inguruko informazio gehiago.

GAH (Gimnasia Abdominal Hipopresiboa)

Azkenaldian famatu askok erditze ostean eskaintzen dituen onurei esker egin dioten publizitatearengatik modan jarri den entrenamendu metodoa da. Baina hipopresiboak, erditze osteko berreskurapenetik haratago, gerrialdeko arazoak dituztenentzako funtsezko herraminta bat dira eta kirol entrenamenduarentzako ezinbesteko gehigarri bat.

45 edo 25 minutuko saioak eskaintzen ditugu eta aurten, 25 minutuko saioak, CORE saioekin elkartzeko aukera ematen dizuegu, gerri eta abdomeneko entrenamendu ezinhobe bat lortzeko.

CORE

Ingelesetik datorren hitz honek nukleo edo erdialdeari egiten dio erreferentzia, gure gorputzeko erdialdeari hain zuzen ere. Alderdi honetan abdominalak, zoru puelbikoa, diafragma eta gerrialdea ditugu. Pilates egiten duzuenok ezagutzen duzue iada kontzeptu hau eta badakizue gure posturarentzako ezinbestekoa dela eta gaur eguneko bizitza sedentarioaren ondorioz, maiz, ahulduta egoten dela.

Hau hobetzeko lan espezifikodun saio batzuk diseinatu ditugu, fisioterapeuta batek zuzenduriko ariketa oso kontrolatuekin, ariketak modu ezegokian egitea sahiestu eta horrela, lesioak ekiditzeko. Aurreko atalean azaldu dizuegun moduan, CORE eta hipopresiboetara apuntatzeko aukera daukazue aurten, tratamendu osagarri ezinhobe bat lortzeko.

Haurrekin egindako GAH

Orain denbora gutxi ama izan direnei zuzenduriko hipopresibo saioak dira. Bertan, ingurune abdominalaren eta zoru pelbikoaren erditze osteko tratamendu bat egitea lortuko dute, beraien txikitxuak ondoan dituztela. Ondo baitakigu, askotan ezinezkoa dela saioetara joateko jaioberriak norbaitekin uztea. Saioek 45 minutuko iraupena dute eta esan bezala, jaioberria ekar dezakezue.

ERDITZE OSTEKO SAIOAK

Erditu berri duten amatxuei zuzenduriko saioak dira. Bertan, erditze osterako ariketak, zoru pelbikoa indartzekoak, gorputzaren tonifikazio orokorra, hipopresiboak, higiene posturala, etab. erakutsiko zaizkizue. Saio hauetara ere haurrarekin etor zaitezkete.

AKTIBA ZAITEZ

Jarduera aerobiko suabe bat proposatzen dizuegu talde terapia honetan. Gorputz osoa landuko dugu, gorputzaren tonifikazio orokor bat bilatuz, giltzaduren mugikortasuna landuz, zoru pelbikoa indartuz eta oreka eta propiozepzio ariketak eginez. Saio hauen helburu nagusia, bizitza sedentarioaren ondorioz ematen diren gihar taldeen arteko deskonpentsazioak eta mugikortasun falta lantzea da, min kronikoak hobetzeko eta etorkizunean eman daitezkeen lesioak ekiditeko asmoz.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies