ZERBIKAL JATORRIDUN BURUKO MINA

Zerbikal jatorridun buruko mina duen emakume baten bizkar eta burua ikusten ditugu. Hatzamarrekin okzipital ingurua ikutzen du mina arintzeko asmoz.

Zerbikal jatorridun buruko mina, zerbikaletan hasi eta lepotik gora bururaino doan mina da. Min hau bekokiraino edota begietaraino iritsi daiteke.

Kasu askotan posturak luze mantentzeagatik edo zerbikalen mugimendu errepikakorrengatik agertzen dira min hauek. Baina minaren oinarria ez da gihar mina soilik, lepoko beste egitura batzuetan ere egon daiteke min honen oinarria, hala nola, zerbikaletako disfuntzio batean.

Zeinuak eta sintomak

Kasu horietan, mina lepoko mugimenduen bidez edota lepoko jarrera jakin batzuk mantentzean eragin dezakegu. Zerbikal altuen edo okzipitalen gaineko presioak ere erreproduzitu dezake min hau.

Mina lehenengo lepa ornoen inguruan (zerbikal altuen inguruan) hasi ohi da eta hemendik bururantza igotzen da. Minik handiena okzipital inguruan somatzen da normalean eta kasu askotan bekokiraino ere iristen da, begietaraino iritsi daitekeelarik.

Zerbikal jatorridun buruko mina duten paziente gehienek lepo inguruko ornoen mugikortasuna mugatua izaten dute. Askotan, aurrekari traumatikoren baten ondorioz. Mugikortasun galera hau fisioterapiaren bitartez landu eta hobetu dezakegu.

Beste sintoma batzuk ere agertu daitezke kasu batzuetan, baina ez dira hain ohikoak izaten: goragalea edo okadak, bertigoa, fonofobia, fotofobia, disfagia,…

Tratamendu fisioterapeutikoa

Fisioterapiarekin buruko min hau tratatu dezakegu modu oso eraginkorrean. Horretarako, ondorengo teknika hauek erabili ditzakegu:

­čö╣Trigger point-en tratamendua modu inbaditzailean (puntzio lehorra) edo kontserbatzailean (konpresio iskemikoa).
­čöŞOkzipital inguruko ehunen inhibizioa eta tratamendu miofasziala.
­čö╣Mugikortasuna lantzeko teknika aktibo, zein pasiboak.
­čöŞ Terapia bestibularra. Lepoko egituren, buruaren eta begiradaren egonkortasuna lantzeko ariketak.
­čö╣Esku terapiako beste teknika batzuk.
­čöŞHezkuntza. Oinarrizkoa da terapia guztietan. Pazienteari bere minaren jatorria azaltzen diogu eta herramintak ematen dizkiogu bere mina kudeatu ahal izateko eta autotratamendua bideratzeko.

Eta zuk, izan al duzu inoiz zerbikal jatorridun buruko minik? Ez ezazu berriro agertu arte itxaron. Inoiz horrelako minik jasan baduzu ala zalantzarik badaukazu, galdetuiguzu eta zalantzak argitu eta min hauek kudeatzen lagunduko zaitugu.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si contin├║a navegando est├í dando su consentimiento para la aceptaci├│n de las mencionadas cookies y la aceptaci├│n de nuestra pol├ştica de cookies, pinche el enlace para mayor informaci├│n.

ACEPTAR
Aviso de cookies