Online hitzaldiak

Gure lehenengo hitzaldia: zoru pelbikoaren inguruan hitz egin dezagun

Aurreko astean, 2021 urteko proiektu berrietariko bateri hasiera eman genion: Akileseko online hitzaldiak. Fisioterapiarekin lotutako gai ezberdinen inguruan hitzalditxo entretenigarriak eskaini nahi dizkizuegu, zuen gorputza hobeto ulertzen lagunduko dizkizuetenak.

Hizketaldi hauetariko lehena, Mónicak eman zuen. Dakizuen bezala, Mónica zoru pelbikoan eta fisioterapia obstetrikoan aditua da eta izugarri maite ditu gai hauek, horregatik, emandako hitzaldia zoru pelbikoaren ingurukoa izan zen. Bertan, oso modu errazean azaldu zuen zergatik den garrantzitsua diafragma, abdominal pareta, lunbar pareta eta zoru pelbikoaren arteko oreka mantentezea.

Zoru pelbikoaren egitura ezberdinekin loturik agertu daitezkeen funtzio arazoen inguruan, zoru pelbikoarekin loturiko minen inguruan eta sexu disfuntzioen inguruan aritu zen hizketan.

Hitzaldi hauen helburua, ezagutza modu erraz eta entretenigarrian eskaintzea da, sarri entzun eta ezagutzen ez ditugun kontzeptuen inguruan eduki ditzakegun zalantzak argitzeko asmoz. Horregatik, noizean behin horrelako hizketaldiak egin nahi ditugu eta albiste on bat daukagu, badaukagu hurrengorako data eta gaia! Martxoaren 3an izango da eta gaia, Gimnasia Abdominal Hipopresiboa. Bertan, teknika honek zertan datzan eta zergatik den interesgarria hau erabiltzea komentatuko dugu, ulertzeko oso modu errazean eta entretenigarrian.

Aurreko hitzaldia bezalaxe, hau ere dohainik izango da, beraz, interesaturik bazaude, apunta zaitez lehenbailehen!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies