BRUXISMOA

Bruxismoaren tratamenduaren tekniketariko bat

ZER DA?

Bruxismoa, hortzak euren artean sakatu eta mugitzearen ondorioz ematen den arazo bat da. Behin eta berriro egindako mugimendu honek, murtxikatze-gihardura kaltetzen du, masetero eta tenporal giharrak izaten direlarik kaltetuenak. Alterazio haum populazioaren %8-10ak pairatzen du.

ZERGATIAK

Estresa eta antsietatea dira patologia honen eragile nagusiak, estres edo beldur egoeren aurrean, ahoa gogor ixtea baita erantzun ohikoena. Horregatik, patologia honek erlazio zuzena du gure egoera emozionalarekin.

Hauek dira kontutan hartu beharreko beste faktore batzuk:

  • Aurpegiaren morfologia
  • Hortz-piezen galera
  • Drogen kontsumoa

SINTOMAK

  • Zefalea tentsionala
  • Buruko eta lepoko mina
  • Murtxikatzerakoan mina
  • Ahoa zabaltzeko zailtasuna
  • Hortzak karrankatzea
  • Hortzen ezohiko higadura
  • Loaren gorabeherak
  • Garezur-masailezurreko arazoak
  • Aftak etengabe ateratzea (ahoaren kontrol motorearen galeragatik)

TRATAMENDUA

Tratamendu egoki bat egin ahal izateko lehenengo pausoa, bruxismoa zerk sortarazten duen ezagutzea eta honek eragindako arazoak zeintzuk diren identifikatzea da. Arazo hau faktore ezberdinek sortzen dutenez, profesional ezberdinen lana ezinbestekoa da: fisioterapeutak, haginlariak eta psikologoak.

Guk, fisioterapeutak garen heinean, agertzen diren disfuntzioak aztertu eta pazienteari azalduko dizkiogu. Bere arazoaren ezaugarriak, zergatiak eta sintomak ulertarazi eta guk arazoa tratatzeaz gain, autotratamendurako proposamena ere egingo diogu.

Tratamendua egiterako orduan teknika ezberdinak erabiliko ditugu, arazoan eragina duten ehun guztiak tratatuz. Ondorengo teknikak erabiliko ditugu besteak beste:

Guk egiten dugun tratamendua bezain garrantzitsua da pazienteak egin dezakeen lana: sintomak identifikatzea, estres egoerak kontrolatzea, bruxismoaz konsziente izatea eta autotratamendua egitea. Horretarako, ondorengo teknikak erakutsiko dizkiogu:

  • Automasaia: aurpegian, lepoan, eztarri inguruan,…
  • Luzaketak
  • Arnasketa lantzeko ariketak. Antsietate egoerak kontrolatzen ikasteko helburuarekin batez ere.

Gure YouTubeko kanalean aurki dezakezuen bideo honetan autotratamendua nola egin dezakezuen erakusten dizuegu. Barkatu, baina oraingoz ez daukagu euskaraz.

Gai honen inguruan zalantzaren bat argitzea edo zuen garezur-masailezurraren egoera baloratu eta tratamendu bat proposatzea nahi baldin baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan. Zuen zalantzak argitu edo zuek tratatzeko irrikitan gaude.

YouTube video

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies