Konturatu orduko udaberriak alde egin digu, “normaltasun berria” hasi dugu eta beste urte batzuetan bezala, aurten ere udan, Pilates egiteko aukera eskaintzen dizuegu. Aurreko urteetan etorri zaretenok ezagutzen duzue iada gure dinamika: aste solteetan apuntatzeko aukera emango dizuegu, hilabete edo uda osoan apuntatu beharra ez duzuelarik. Beti ere, interesatzen zaizuen ordutegian talderik balego.
Aurten, egoera berezi honek neurri berriak hartzera behartzen gaitu eta horregatik, taldeak ohikoak baino txikiagoak izango dira. Egoera hau bereziki interesgarria da aldez aurretik Pilatesean esperientzia gutxi dutenentzako, saioen indibidualizazioa ahalbidetzen digulako. Ondorioz, ariketak zuzentzea edota partaideetarikoren bati ariketa ezberdinak proposatzea errezagoa izango zaigu, hauek bakoitzaren beharretara moldatuz.
Bestalde, higiene eta prebentzio neurri bezala, saioak maskara jantzita egitea derrigorrezkoa izango da.
Zein ordutegi izango dute saioek?
Taldeak, eskariaren arabera aktibatuko ditugu, goiz, eguerdi, zein arratsaldeetan. Astean 2 saio burutuko ditu talde bakoitzak: astelehen eta asteazkenetan edo astearte eta ostegunetan.
Zein da saioen prezioa?
Asteko 20€koa izango da saioen prezioa. Esan bezala, aste solteetan apuntatzeko aukera emango dizuegu, beraz, ez duzue hilabete osoa ordaindu behar. Taldeak eskariaren arabera aktibatuko dira eta talde aktibo horietan nahi duzuenean apuntatzeko aukera izango duzue.
Ez dut Pilates saioetan esperientziarik, apuntatu naiteke?
Ez baduzu Pilates metodoan esperientziarik, taldekako saioekin hasi baino lehenago, gurekin bakarkako saio bat egin beharko zenuke. Saio honetan Pilates metodoaren oinarrizko printzipioak erakutsiko dizkizugu, hala nola posturaren kontrola eta arnasketa. Kontzeptu hauek ezagutzea beharrezkoa da talde dinamika jarraitu ahal izateko. Baina lehen esan bezala, taldeak oso murriztuak izango direnez, kontzeptu hauek barneratuta daudenean, lan dinamika jarraitzea oso erraza izango zaizu eta ariketen zailtasuna graduatzea posible izango da bakoitzaren beharren arabera.
Saioetara apuntatu nahi baldin baduzu edo informazio gehiago nahi baldin baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Eta azkeneko berriak ezagutzeko, jarrai iezaguzu gure Facebook eta Instagram kontuetan!