Munduko talderik hoberena

Akiles taldea

 

Akilesen munduko talderik hoberena daukagu eta egunero egunero erakusten diguzue: zuen lanarekin, pazienteak hain goxo eta modu profesionalean tratatuz, proiektu honetan duzuen konfidantzagatik, zuen barre, algara eta besarkaden bitartez,… Horrexegatik, behin eta berriro esan nahi dizuegu: ESKERRIK ASKO!!!! Zuek gabe, hau ez litzateke posible izango.

 

Esker gisa, eta oso bereziak zaretelako, aurtengo gabon afaria ospatzeko momentuan, zeozer ezberdina egin nahi izan dugu eta hori antolatzeko, beti bezala, PUNTO UNO BILBAOrekin harremanetan jarri gara. Beraien lana ere ikaragarria izaten da beti eta oraingoan, afari bat baino gehiago antolatu digute: Kitxen Bilbaon gastroesperientzia benetan zoragarria.

 

Mila esker Iván afari zoragarri hau egiteagatik (eta gu aguantatzeagatik) eta mila mila esker Nekane esperientzia eder hau antolatzeagatik.

Orain, gabonetako ospakizunen bigarren zatiaren zain geratuko gara denok. Zer egongo da aurtengo kutxetan?

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies