Maite Rodriguez
Nire izena Maite Rodríguez Santa Cruz da eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan burutu nituen nire fisioterapiako graduatu ikasketak. Euskal Herriko Fisioterapia Elkargoko kide naiz, 2810 zenbakiarekin.
Fisioterapia neurologikoa maite dut eta horregatik, etengabe formatzen aritu naiz arlo horretan azkeneko urteetan. Vic-eko Unibertsitatean burutzen ari naizen “Estimulazio neurologikoaren inguruko Masterra” bukatzear nagoelarik.
Baina fisioterapiak arlo ezberdinak ditu eta traumatologia ere interesatzen zait, horregatik puntzio lehorra, gantxoekin eginiko fibrolisia, Pilates metodoa eta Gimnasia Abdominal Hipopresiboa bezalako tekniketan ere trebatu naiz graduondoko hainbat ikasketa burutuz.