Laura Bonilla

Laura Bonilla naiz. Bartzelonako VIC Unibertsitatean burutu nituen nire fisioterapiako ikasketak eta Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoko 3007 zenbakia dut.

Urte batzuk daramatzat Akiles Fisioterapeutaseko taldekide izaten, baina honen aurretik, Logroñoko hirugarren adinekoentzako etxe batean eta Burgoseko fisioterapia eta osteopatia klinika pribatu batean egin nuen lan.

Nire espezialitatea osteopatia da. Madrileko Osteopatia Eskolako 5. ikasturtea burutzen ari naiz eta datorren urtean nire Osteopatiako Doktoradutza lortuko dut.

Haur, edoskitzaile, zein helduekin lan egiten dut gorputz osoko egiturei oreka bueltatzeko alde estrukturalean, zein buruhezur edo erraietako arloetan ere. Horrela, gorputzaren osotasuna lantzen dugu, osasuna mantendu eta gaisotasunak ekiditzeko.

Honetaz gain, Madrileko Unibertsitatean fisioterapia neurologikoko ikasketak egin nituen eta beste teknika hauetako ikasketak ere burutu izan ditut: puntzio lehorra, buruhezur-sakro terapia, drainatze linfatikoa, gantxoekin eginiko fibrolisia eta Pilates metodoa.

Etengabe ikasten jarraitzen dut nire pazienteei ahalik eta tratamentu hoberena eskaini ahal izateko.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies