10 egun

BPEak jantzita eta besoak zabalik itxaroten zaituztegu!

10 egun pasa dira iada egoera berezi honetan Akileseko ateak berriro ere ireki genituenetik eta esperientzia positibotzat jo dezakegu. Harrera ona izan dugu, gugan konfidantza osoa duzuela erakutsi diguzue, zuen esker ona jaso dugu eta iadanik ia talde osoa bueltan da.

Badakigu maskara bat jarrita tratatua izatea ez dela atsegina (horrela lan egitea ere ez, baina ohituko gara). Batzuek hori kendu nahiko zenukete, desorosoa delako eta gurekin seguru sentitzen zaretenaren seinale. Baina bihotzez eskertzen dizuegu ipinita mantentzea: zuengatik, gugatik eta gizarte osoarengatik. Pandemia honekin dugun borroka hau, denon artean borrokatuz irabaziko dugu eta gure artean ez kutsatzea da gure “armarik” garrantzitsuena.

Egun hauetan etorri zaretenok ezagutzen duzue protokoloa. Denon segurtasuna bermatzeko asmoz sortua, baina aldi berean, seguru senti zaitezten eta etortzeari beldurra kendu diezaiozuen. Eta zuengandik jasotako hitzek (eta ekintzek. Eskerrik asko!!!) gauzak ondo egiten ari garela erakusten digute.

Horregatik, esker hitzak besterik ez ditugu zuontzako. ESKERRIK ASKO BIHOTZ-BIHOTZEZ, beste behin ere gugan eskainitako konfidantzagatik, zuen hitz goxoengatik eta animo beroengatik.

Ta bukatzeko, gauza bat eskatu nahiko genizueke: gugan bezala, saltoki txikietan ere konfidantza izan dezazuen eskatu nahi dizuegu. Egoera gogorra da gizarte guztiarentzat, baina bereziki gogorra lehendik ere oso ondo ez zebilen herri/auzoko saltoki eta tabernentzat. Gauza guztietatik ikasten da zeozer eta egoera txarretatik, asko. Saia gaitezen zein mundu eraiki eta nolako herri edo hirietan bizi nahi dugun amesten eta gure ekintzen bidez, eraikitzen. MILA ESKER DANORI TA OSASUNA GUZTIONTZAT!!!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies