OSTEOPATIA

Osteopatia, anatomian, fisiologian eta gorputzeko sistema ezberdinen funtzionamenduaren ezagutzan oinarritzen den diziplina terapeutikoa da. Gorputzak nola lan egiten duen ezagututa, lesio ezberdinen aurrean ehunek zelan erantzuten duten jakin eta horrela, hauek berreskuratzeko zein teknika erabili behar dugun jakingo dugu, lesiodun egiturei normaltasuna itzultzeko asmoz.

Osteopatiak alor ezberdinak jorratzen ditu, ondorengo sailkapena egin dezakegularik:

  • Osteopatia estrukturala: Sistema muskulu-eskeletikoaren lesioak tratatzeko erabiltzen ditugun tekniken multzoa. Teknikarik ezagunena, baina ez bakarra, thrust edo manipulazioa da.
  • Erraietako osteopatia: Erraien disfuntzioak tratatzeko erabiltzen diren teknikak. Adherentziak direla eta, edota fasziaren mugikortasun eza dela eta erraiek mugikortasun galera bat dutenean, erraiak handituta daudenean, beraien funtzioan galerak dituztenean, etab erabili ohi ditugun teknikak dira.
  • Garezurreko osteopatia edo garezur-sakro terapia: Garezurrean mugikortasun arazoak daudenean (mikromugikortasuna du eta batzuetan mugatua egoten da), mugikortasun hau bueltatzeko erabiltzen diren teknika multzoa da. Era berean, garezurrak lotura estua du sakroarekin meningeen eta likido zefaloerrakideoaren bitartez eta teknika hauen bitartez, bi egitura hauen arteko lotura ere lantzen dugu. Egitura hauen gaitzak gihar tentsioen eraginez, traumatismoen ondorioz, postura arazoen ondorioz,… agertzen dira, ondorengo sintomen sortzaile izan daitezkeelarik: buruko mina, zorabioak, ikusmen eta entzumen arazoak, digestio arazoak, etab.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies