Berta Méndez
Berta Méndez naiz. Oviedoko Unibertsitatean burutu nituen fisioterapiako ikasketak eta Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoan 2117 zenbakia dut.
Azken urteetan fisioterapiako arlo ezberdinetan formatzen jarraitu izan dut, baina traumatologian trebatu naiz batez ere, ondorengo espezialitateak ditudalarik: RPG (Reeducación Postural Global) eta SGA (Stretching Global Activo), posturologia, miofaszial teknikak, buruhezur-sakro terapia, puntzio lehorra, akupuntura, drainatze linfatikoa eta Pilates metodoa.
Gaur egun osteopatiako formakuntzarekin jarraitzen dut, Madrileko Osteopatia Eskolako 3. ikasturtea burutzen ari naizelarik.